XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguneroko zer-egin soila Saltzaile ibiltariak, esku-langileak, bitxi azaltzaileak... milaka eta hamar milaka dabiltz Istambul-eko kaleetan.

Ikus-nahiak inguratzen dituzten multzoetan eztabaidak sortzen dira.

Gizatza poliki doa aurrerantz, ikus-musean.

Sortaldean gaudela agiritzen dute, noski.

Ez zen beti sentzunezkoa kristau batentzat gizatza honetan nahastea.

Turkiarrek diotenez oso ez-arruntki janzten dira kristauak eta buztanik gabeko tximinoak dirudite.

Batzuek, sorginkeritzaz sinest-errazak, nahiago dute etxera itzuli goizean kristauren bat edo judutarren batekin topo egiten ba-dute.

Jaunak gorde gaitzala txerrenagandik.

Baino araugabeko nahasketa itxuran turkiarren egitura nagusitzen da.

Direnak direla, nahiz lapur, eskale, dantzari, katuen gibel saltzaile izan... denek Istambul-ek sentzatuak dituen 1.000 talde osatzen dituzte.

Seyh-ak otoitza zuzentzen du.

Demokratikoki aukeraturiko zaharren batzarraren laguntzarekin, Kethuda-ren itzalean bizi dira denak laterriak erakundetu eta kontrolatzen dituen aldatu ezineko arauen babesean.

Zabalak dira denentzat: ez dio inori aterik itxitzen ez bere erlijioak eta ez aberriak.

Zabaltasun ezarrunta aro hartarako!.

Lagundi bakoitzak bere zaindaria du: Jose, ordulariegileentzat, Dabid ikurrin margotzaileetzat.

Beren ikurrin edo agirien atzetik lerrotzen ziren jai ofizialetan.

Esaten dutenez... Zehatz eta mehatz da lan soil hauetako kideei ziltzili zaltzalaketa atsegin zitzaiela, eta hiriko edo jauregi edo erregetzako berriak haizea lez zabaltzen oso zirela trebetsuak.

Ahotik belarriara esandako berriak ezin egin lan hobeagorik.

Gertakizunik haundienak orrixka txikietan ere agertzen dira, agertu ohi diran lez.

Adibidez: berri batek bestea gezurtatuz eta egiak ez diren berri asko, idatziak direlako bakarrik, sinesteraziz.

Horrela zabaltzen ziren jauregiarekiko esamesak: sultanak oliba margoa du, bisir haundia oso da elizkoia; eta baita ere berri garrantzitsuak: guda haundi batek urrutira eramango ditu jenizaroak.

Aragi karreatzailea.